Osoa
EU

Testo di Osoa

GenereRock Roll
Durata6:57
Lingua originaleEU
Visualizzazioni5.1K
AaLettura
Dimensione 18

Testo originale

EU
Traduzione non ancora disponibile. Mostriamo il testo originale.
Direnak eta dudak, ta daudenak eta dudak, Inoiz egongo ez direnak, agertutakoak. Bidea pasatu orduko milaka ordu galdu Naizena eta dudak, ez naizena eta dudak ta, Erdituko ditudanak ta izango ez direnak. Orriak kontatu orduko gehiago beharko ditut orain Soldata eta dudak, ta teloiak eta dudak ta, Inoiz egingo ez direnak, ta egin direnak. Zerbait oihukatu orduko ahotsa galduko dut. Lo gutxi eta dudak ta nerbioak eta dudak ta Idatziko ez ditudanak, ta sortutakoak. Argia piztu orduko iluna desagertuko da. Badakizu, zalantzak besterik ez ditut, Erdi naizela sentitu dut, Berriz osoa izan nahi dut, izan nahi dut. Gizakia eta dudak, emakumea eta dudak ta, Lortu ez diren xedeak, bortxatu direnak. Burmuinera heldu orduko burua galduko dut. Ametsak eta dudak eta pozak eta dudak ta, Beldurtzen duten egiak, gezur mingarriak. Sutea hasi orduko errautzak besterik ez dira. Behar beste negar egingo dut eta Sikatzen naizenean, birmoldatu Eta osotasuna lortu Osoa izan nahi dut

Altro di Zea Mays

Zea Mays →

Testi correlati