Aita Semeak
EU

Aita Semeak 歌詞

アルバムIntroversiones
年2010
ジャンルWorld Music
時間4:00
原文言語EU
閲覧数7.4K
Aa表示設定
文字サイズ 18

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan, Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan. Berriz ikusi beharko dugu Behi gizena auzoan, Berriro ere ez da faltako Trapu zaharrik kakoan. Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan, Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan. Eta lapurrek ohostu dute Guk gendukana etxean, Eta gu gaude erdi biluzik Beti inoren menpean. Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan, Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan. Geurea dugu erru guztia, Geurea dugu osoan, Ez inori ba errua bota Euskal herria hiltzean. Baina gaztea naiz eta daukat Etorkizuna eskuan, Ez zaigu hilgo euskal herria Ni bizi naizen artean. Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan, Aita semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan.

Celtas Cortos の他の曲

Celtas Cortos →

関連歌詞