Denbora galduen bila
EU

Denbora galduen bila 歌詞

ジャンルAxe
時間6:23
原文言語EU
閲覧数1.4K
Aa表示設定
文字サイズ 18

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan dakidalako irauten duela orainak ere geroan nolabaitezko kate geldian unez uneko lerroan guztia present bihurtu arte nor izanaren erroan. Ez nau beldurtzen egunsentian arnas zuridun izotzak nun dirudien bizirik gabe natura zabal hilotzak eguzki eder joan guztian argia baitu bihotzak eta begien milla ernegai iraganaren oroitzak. Ez nau larritzen azken orduan arnasa galdu beharrak bide xumea hesituarren amildegiaren laarak, ardo berriak honduko ditu mahastietan aihen zarrak gure oraina arrazoiturik beste batzuren biharrak. Ez nau iluntzen baratzatikan azken loreak biltzeak muga guztien arrazoi billa arnas gabe ibiltzeak arratsaldeko argi betera zentzu denak umiltzeak amets betezko loa baitakar behin betirako hiltzeak.

Herrikoiak の他の曲

Herrikoiak →

関連歌詞