Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak
EU

Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak 歌詞

ジャンルAxe
時間2:22
原文言語EU
閲覧数2.4K
Aa表示設定
文字サイズ 18

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko. Adizu, ama badakizu sortze berean zuri gorputzez lotzen ninduen zilbor-hestea sendagileak nola eten zuen. Lehenengo eten beharra izan zen: bizitzaren bizitzeko lehen legea. Haurtzaroan titia eman zenidan, mutil-zaroan eskoletara bidali bizitzarako armak hartzearren. Dena eskertzen dizut duen balore guztian, nik ahal dutan neurrian bainan, gaztaroan amatxo maite! Ohar zaitezte benetan maite nauzun ama izan nahi baduzu eta nik zu maitatzea, ni naizena nik izatea nahi dutana izatera utzi behar nauzula, hau baita bide bakarra biok alkar sanoki maitatzeko, biok alkar osoki eta betikoz maitatzeko, zuk zure nortasunaz, nik nereaz, zuk zure nortasunaz, nik nereaz. Ama! Eten dezagun lehen gorputzarena bezela orain, gogoaren zilbor-hestea. Ama! Gogoaren zilbor-hestea.

Herrikoiak の他の曲

Herrikoiak →

関連歌詞