Guretzat
EU

Guretzat 가사

장르Axe
길이5:00
원문 언어EU
조회수1.3K
Aa읽기 설정
글자 크기 18

원문 가사

EU
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Guretzat berdin dira astea eta jaia, lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia. Har ditzagun eskuan giltza eta laia, gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia. Gitarrarekin aire berri bat daramagu kantuz egun, abesti libre eta leiala, prestu eta noblezadun; haren medioa zer garen, ongi izan gaitezen ezagun, herri langile nekazaria hala defendi dezagun. Guretzat... Gure gogoa ez bedi arren kantu honekin akaba, gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba. Egun batean esan dezagun ez "hala biz" bai "hala da", nekea eta lana dirade zorionaren alaba. Guretzat... Bide honetan baldin bagoaz, jakin dezagun zergatik, zin egin behar dugu zintzoki, bakoitzak duenagatik; sinestedunek dudarik gabe bere Jaungoikoagatik eta sineste gabeek berriz bere ohoreagatik. Guretzat...

Herrikoiak의 다른 곡

Herrikoiak →

관련 가사