Habanera
EU

Habanera 가사

장르Axe
길이2:58
원문 언어EU
조회수6.9K
Aa읽기 설정
글자 크기 18

원문 가사

EU
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza berdin kontsumi nezake banilla gozo artean, itsaso urrun batetan irudimena galdurik udaberriko euritan larrosak pizten ikusiz. Osaba komertzianterik ez nuen izan Habanan, pianorik ez zegoen bizi nintzen etxe hartan, neskatxen puntilla fiñak udako arratsaldetan, errosario santua neguko gela hotzean. Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoa desiozko hotzikaran etsipenaren tamalez, gaua zelatan dakusat kontzientzia bilutsik badoaz orduz geldiak gogorapenen hegalez. Jaio giñen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen. Antillak zintzilik daude argazkien paretetan karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan. Tabako, ron ta kanelaz girotutako arratsetan algarak entzuten ziren Habanako putetxetan, abanikodun mulatak gauari haize egiten musiken aide nagiek odola erretzen zuten. Jaio giñen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen. Antillak zintzilik daude argazkien paretetan karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan.

Herrikoiak의 다른 곡

Herrikoiak →

관련 가사