Ekainak 24
EU

Ekainak 24 가사

장르Rock Roll
길이3:45
원문 언어EU
조회수4.5K
Aa읽기 설정
글자 크기 18

원문 가사

EU
번역이 아직 없습니다. 원문 가사를 표시합니다.
Ekainak 24, gabon. Herrian zer berri? Neurea malkoz busti ta zeuena egin Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik Orbela daraman bezala, haizeak narama ni Haizeak eman ditu, milaka abesti Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik Orbela daraman bezala, haizeak narama ni San juan suak senti nahirik Bero haren falta dut nik San juan suak senti nahirik Urrun zaituztedanetik Eskutitzetan zuek orain berdin sentitzea Ondo dakizu ama eztela hain erreza Ametsak zirriborro baten idaztea zer da Gero garbira pasatzeko astirik ez bada? Haizeak eman ditu, milaka abesti Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin Ametsak zirriborro baten idaztea zer da Gero garbira pasatzeko astirik ez bada? San juan suak senti nahirik Bero haren falta dut nik San juan suak senti nahirik Urrun zaituztedanetik Negarraren negarrez eztut muxu ematerik Ta enuke inolaz orain hau esan beharrik: Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin Izarrak gurekin baitaude, ametsen zaindari Beldurrik ez den bihotzetan Aitaren malkoetan Memoria gazte garaietan Lagun minen besarkadetan Udako gau luzetan Urrun sentitzen dudan herriko kaleetan San juan suak senti nahirik Bero haren falta dut nik San juan suak senti nahirik Urrun zaituztedanetik

Vendetta의 다른 곡

Vendetta →

관련 가사