Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar
EU

Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar lyrics

GenreMetal
Duration7:47
Original languageEU
Views318
AaReading settings
Text size 18

Original lyrics

EU
Translation not available yet. Showing the original lyrics.
Ullu ikaragarri batek hodeiertzean aurkitu du oihartzuna. Hainbeste odol irentsitako lurrak asetu du azkenik odol egarria. Hondamendiaren oldarraldiak baretu du bere haserrea, gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa. Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka! Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak, elementuen noraezeko dantzan murgildu dute Naturaren adimena. Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka! Goizargiari iheska abiatu den Haizea. Sugarren arragoko Suaren itzalezina, Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra. Garaipenaren ostean belearen hegaldiak... iluntasuna dakar. Zoazte lasai Naturaren izakiak, zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotorlekura. Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea, Ilargi eta Eguzki dituzue begi... zaindu Mariren erreinua!

More from Numen

Numen →

Related lyrics