Akelarreko Batzarra
EU

Akelarreko Batzarra 歌词

时长6:54
原文语言EU
浏览量679
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Ortziren gidaritzapean tximistak zeru-sabaia ebakitzen du, Ekaitzak sorturiko euria dario zeruari, Eta han goian, zeru-sabaiean, Iluntasunaren erregetzapean, hilargi-amak Harrotasunez bere zerutiar tronutik dihardu desafiatuz. Bera, zeruko izar eta gaueko ezein izakiren gainetik, Urtziaren aurpegia. O, zu jainko, zure aurrean, makurtzen gara, zure indar eta jakituriaren Partaide egin gaitzazu. Odeiren agindupean ekaitza sortzen den bezala, Jentilek jaurtikiriko harriak mendien aurka lehertzean Egiten duten garrasia, berau izan dadila gure garaipenaren guda-irrintzi. Egoik zabal beza lur, baso, itsaso eta zeruetan zehar Gure garrasia, Basajaunaren eremutik Anbotoko Mari sorgin-jainkosaren lurpeko erreinu bitarte. Gaueko jeinu eta iluno guztiek babestuko gaituzte Lur-zeru guztien jabe eginez, Behin hala gurea izan zena, berriro ere izango baita.

更多 Adhur

Adhur →

相关歌词