Esnatu, lurra esnatu
EU

Esnatu, lurra esnatu 歌词

流派Alternativo Indie
时长6:19
原文语言EU
浏览量880
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Negu gorria Ez da oraindik bukatu Udaberria hurbil dela Iragartzeko Joaredunen zintzarriak Entzuten ditugu Neguko letargia astinduz Gonazpikoa, binaka errenkadan Ardi larruak, lurra iratzartzeko Ttuntturroa buruan Eta zaldi-isatsa Izpiritu txarrak uxatzeko Esnatu lurra, esnatu Zintzarrien hotsak, Barneak kolpatuz Ihauteriaren hasiera adierazten Pagadi eta aritzaditan Aritzen diren Motozerrak geldiarazten Isiltasuna, basoan nagusitzean Inoiz moztu ezin izan zuten Enborrean Sarturik gelditu zitzaien Aizkorari Begira, loratu zaio kimu bat Esnatu lurra, esnatu Kimuak jaio, bizitza loratu Hastera doa izatearen zikloa Aiako harriak ere esnatuko dira Beren indarra barneratzen Hasia naiz Hil zitzaigun lagun Bakoitzarengatik Landatu genuen zuhaitza Berpiztu da Lurra ohartzeko udaberria Datorrel a Ihauterietan Mozorrotuko gara Esnatu lurra, esnatu Negu gorria agurtu, Udaberria agertu Esnatu lurra, esnatu Kimuak jaio, bizitza loratu Esnatu lurra, esnatu

更多 Fermin Muguruza

Fermin Muguruza →

相关歌词