Nazio ibiltaria naiz
EU

Nazio ibiltaria naiz 歌词

流派Alternativo Indie
时长2:45
原文语言EU
浏览量1.1K
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Nire sustraiak sakonak dira Baina unetan oinak odoletan, begira Lurralde honekin badut lotura Sentimentalki diot, hau da nabaria Hizkuntzarekin identifikazioa Esan al zuen hori Sarrionandiak ? Ez, Pessoak zuen esana "Nire nazioa da portugera mintzaira" Eta hemen duzu nire proposamena Hizkuntz menpekotasunaren aurka Estrategia bat : sinboliko jarkiera Egiturazko paradari gizartean Orduan dakusat beraien izua Haustura kulturalari diote beldurra Euskal planetaren beldur direla Public Enemyk esana? ez, Anton Reixak Burua deskolonizatzen ari naiz, kasu ! Nazio bat ibiltaria naukazu Ixten dut eskua, ukabila altxatuz Nirekin bazaude orain oihukatu Gurekin bazaude orain oihukatu Go, go, go, gora esan nahi dut Ixten dugu eskua ukabila altxatuz 5 hatzak, 5 kontinenteak batu Edozein tokitan ditut bidailagun X bat, ez dira saltzen aizkorak Eta zorroztuta daude hitz egitean Independentziaz edo aurkitzean Apaldurak edo gehiegikeriak Desenplegua edo zentsura Poliziaren prepotentzia, basakeria Berreskatzen dut furia eskubidea Mina eta hirazko haizerauntsia ¿Baina nork esan zuen bortizkeria Dela estatuaren patrimonioa ? Clinton ? Aita Santuak ? a, ez Zapatistetaz izan zen Almunia Eta bide egiten dut munduan zehar Klase borroka oraindik sentitzen dela Eta edozein giza bide lorpena Aurretik aritu behar izan duela grebak Horregatik naukazu ni hemen gerran Sistemaren kontra hau da nire jarrera Eresistentzia baita gainera Erne iraunkor bateko egoera Burua deskolonizatzen ari naiz kasu ! Nazio bat ibiltaria naukazu

更多 Fermin Muguruza

Fermin Muguruza →

相关歌词