Bertso berriak
EU

Bertso berriak 歌词

流派Axe
时长2:40
原文语言EU
浏览量2K
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Bertso berriak jartzera noa euskara garbi batean hitz politen bila ez etorri hortaz gelditu atean barruak lasaituko ditut eztarriaren kaltean nire kantuak idurituko du zakurren zaunka katean. Uztaila hontan beteko ditut nik nahi baino urte gehio ilea galtzearren nik ez dut ematen gizon serio ene hitz garbienak ere ez du inon ezer ez balio nire buruari sekulan ez dio inork jarriko prezio. Gau ixil hontan ikusten zaitut iparraldeko izarra hamabost urteko neska baten ametsa bezain ederra urruti zaude mundu hontatik librea eta bakarra inoren menpe kantatzen duzu ta zure boza da zilarra. Eguzkiaren hautsak horitzen duenean egun berria pozten zara gaztain iluna zabaltzen duzu orria ez zara makina beltz baten pioi zerbitzaria kalean arrastaka dabilen nire antzeko piztia.

更多 Herrikoiak

Herrikoiak →

相关歌词