Idazkien ametsak
EU

Idazkien ametsak 歌词

流派Rock Roll
时长5:35
原文语言EU
浏览量454
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Baztar batean orduak alez ale burutapenen ugartean Robinsonen bare bakarrik gogoa ameslari airean hamaikatxo itaun ikaro hegalari. Zentzua, hondarretan galdurik bidea aurkitzeko irrikan porturatu zidan ontzi guztiak kaian herdoilak hartuak, kaian... Egunsentian suspertuz argi jaio berria gogoetaren mendira abian naz kinka larrian iluntzean argitzalak nagusi barneko gogoa dot herri honen bueltan bildurik. Nor al da egiaren jabe? nork botako lehen harria? soka honi teink eginez geroztik, ez al da apurtuko haria? Idazkien ametsak gaur nire gogoetak haizearen jostailu dira alde batetik bestera uretan buztiak dira desegin eta sugarrak hartuta errauts hutsak soilik arima da bizi. Biziminez gagoz noraezean bidegurutze honen aurrean lotuko ahal gaitu, ba, galtzearen bildurrak utopiaranzko bidean?

更多 Idi Bihotz

Idi Bihotz →

相关歌词