Guretzat
EU

Guretzat 歌词

流派Axe
时长4:02
原文语言EU
浏览量9.5K
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Guretzat berdin dira astea eta jaia, lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia. Har ditzagun eskuan giltza eta laia, gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia. Gitarrarekin aire berri bat daramagu kantuz egun, abesti libre eta leiala, prestu eta noblezadun; haren medioa zer garen, ongi izan gaitezen ezagun, herri langile nekazaria hala defendi dezagun. Gure gogoa ez bedi arren kantu honekin akaba, gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba. Egun batean esan dezagun ez "hala biz" bai "hala da", nekea eta lana dirade zorionaren alaba. Bide honetan baldin bagoaz, jakin dezagun zergatik, zin egin behar dugu zintzoki, bakoitzak duenagatik; sinestedunek dudarik gabe bere Jaungoikoagatik eta sineste gabeek berriz bere ohoreagatik.

更多 Oskorri

Oskorri →

相关歌词