Kantari euskalduna (Gitarra Zahartxo bat da)
EU

Kantari euskalduna (Gitarra Zahartxo bat da) 歌词

流派Axe
时长4:10
原文语言EU
浏览量3.6K
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Gitarra zahartxo bat da neretzat laguna, honela ibiltzen da artista euskalduna; (bis) egun batean pobre, beste batez jauna, kantari pasatzen det nik beti eguna. Nahiz dela Italia, orobat Frantzia, bietan bilatu det anitz malizia. (bis) Ikusten badet ere nik mundu guzia beti maitatuko det Euskal Herria. Jaunak ematen badit neri osasuna izango det oraindik andregai bat ona. (bis) Hemen badet frantsesa interesaduna, baina nik nahiago det hutsik euskalduna. Agur, Euskal Herria, baina ez betiko; bost edo sei urtean ez det ikusiko. (bis) Jaunari eskatzen diot grazia emateko nere lur maite hontan bizia uzteko. (bis)

更多 Oskorri

Oskorri →

相关歌词