Itsasoaren Nigarra
EU

Itsasoaren Nigarra 歌詞

時間13:01
原文言語EU
閲覧数516
Aa表示設定
文字サイズ 18

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
1) Itsaso zabala Begi aurrean Odola borborka esku zartatuetan. Kainoien hotsak Ixildu dira. Su itogarriak argitzen du gaua. Gure lepoa nahi zuten haiek Itsasoaren altzoan murgiltzen ari dira, Ilargiaren izenean, Erre zaitezte gurutzea eskuan. 2) Ohol puskatuen, Soken eta oihalen Soinuak puskatzen du gure ixiltasuna. Zauritu eta gaixoen Aiume mingarriak Hotzikara sortzen du bizkarrezurrean. 3) Su iltzaliberriak Dakarren ke ilunak izkutatzen du Gure kalteen tamaina. Oihal nagusia Zartatua egonaz gain Haizea urria da hegoaldetik. 4) Olatu izugarriak, Buruz gaindi nonahitik erortzen dira Bidea areago zailduz Harri kozkorren gisa. Untziaren itzala, Untzia bera xurgatzen ari da, Trapu beltz zigortuen Askatasun lokaztua. 5) Mende kontaezinetan Egoera hura ikusita Triste begiratzen zion ilargiak itsasoari. Ez baitzuen ulertzen nola gizaki anai haiek Bere izenean borrokatzera iristen ziren. Itsasoak iada bareturik Eta bere porrotaz oharturik Ez zuen gizaki anai haiek Bere altzoan murgiltzea besterik.

Ilbeltz の他の曲

Ilbeltz →

関連歌詞