Euskal Herrian Euskaraz
EU

Euskal Herrian Euskaraz 歌詞

ジャンルAxe
時間4:22
原文言語EU
閲覧数27.8K
Aa表示設定
文字サイズ 18

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
Euskal herrian euskaraz Nahi dugu hitz eta jolas Lan eta bizi euskaraz eta Hortara goaz, Bada garaia noizbait dezagun Guda hori gal edo irabaz. Zabal bideak eta aireak Gure hizkuntzak har dezan arnas, Bada garaia noizbait dezagun Guda hori gal edo irabaz. Euskal herrian euskara Hitz egiterik ez bada Bota dezagun demokrazia Zerri azkara Geure arima hiltzen uzteko Bezain odolgalduak ez gara. Hizkuntza gabe esaidazue Nola irtengo naizen plazara, Geure arima hiltzen uzteko Bezain odolgalduak ez gara. Euskal herri euskalduna Irabazteko eguna Pazientzia erre aurretik Behar duguna, Ez al dakizu euskara dela Euskaldun egiten gaituena? Zer euskal herri litzake bere Hizkuntza ere galtzen duena. Ez al dakizu euskara dela Euskaldun egiten gaituena?

Oskorri の他の曲

Oskorri →

関連歌詞