Furra Furra
EU

Furra Furra 歌詞

ジャンルAxe
時間4:01
原文言語EU
閲覧数21.3K
Aa表示設定
文字サイズ 18

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
Furra, furra, fandangoa, hortxe duzu fandangoa geure gustokoa. Gaur goizean jeiki naiz suerte onean, tanke bat topatu dut neure kafesnean; ez dakit zer daukagun bake ala gerra bainan nik badaezpadan egin dut puzkerra. Zerbait egitekotan zuzen eta artez zorri bat garbitu dut ur pistola batez, orain galdurik nago beldurrez beteta muniziorik gabe gelditu naiz eta. Neure arma bakarra dut akordeoia, hauspoari eraginez dirudi leoia; eskua jaten badit on egin dezaion Cervantsei holakorik gertatu zitzaion. Eta orain banoa berriro ohera, bila ez badatozkit lolo egitera; bihar ikusiko da zer dagoen berri, jakintsuenak ere ezin du igerri.

Oskorri の他の曲

Oskorri →

関連歌詞