Heldu da Garaia
EU

Heldu da Garaia 歌词

时长3:32
原文语言EU
浏览量20.9K
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Hainbeste gauza esan nahi dizkizut denbora gutxian Azkeneko urteetan niretzat gorde ditudanak Iluntasunean zu izan zinen nire egunsentia Aireratzeko behar nuen haize bolada Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan Nagusiegi sentitzen naizenean agertzen zara Gogoratzeko non dagoen izan ginen umea Orain arte bidea batera egin dugun bezala Eskutik helduta sortuko dugu unibertso bat Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan Ekaitzaren erdian aterperik onena Lortu nuen zure besoetan Momentu zailenetan zein une goxoetan Hor zaude zu nire alboan Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan

更多 E.T.S. (En Tol Sarmiento)

E.T.S. (En Tol Sarmiento) →

相关歌词