Zerura Begira
EU

Zerura Begira 歌词

时长3:04
原文语言EU
浏览量4.7K
Aa阅读设置
文字大小 18

原文歌词

EU
暂时没有翻译,当前显示原文歌词。
Zerura begira, lagun artean goaz Korrika eguzkira, izpiak besarkatzera Hotzak garela esaten digute etxetik kanpo gaudenean Ez al duzue bada ezagutzen eguraldia Euskal Herrian? Euriarekin dantzatzen dugu, hamar hilabetetan zehar Gaur eguzkia atera zaigu kaleak bete dira jada Zerura begira, lagun artean goaz Korrika eguzkira, izpiak besarkatzera Zerura begira, ezin galdu denbora Korrika eguzkira, hau da gure egun bakarra Lekua hartu dugu hondartzan, milaka kolore inguruan Tenperatura igo ahala sendatzen ditugu arazoak Zein izango da bizitzarekin surfeatzeko sekretua? Gaur itsasoan aurkitu dugu bizipozaren olatua Zerura begira, lagun artean goaz Korrika eguzkira, izpiak besarkatzera Zerura begira, ezin galdu denbora Korrika eguzkira, hau da gure egun bakarra Amaierarik ez duen festa honetan gaua heldu da Izarren azpian dantzatuko dugu Musikaren doinua Amaierarik ez duen festa honetan askeak gara Jarraitu dezagun ospatzen batera egunsentia Zerura begira, lagun artean goaz Korrika eguzkira, izpiak besarkatzera Zerura begira, ezin galdu denbora Korrika eguzkira, hau da gure egun bakarra

更多 E.T.S. (En Tol Sarmiento)

E.T.S. (En Tol Sarmiento) →

相关歌词