Bizkaiko
EU

Bizkaiko 歌詞

ジャンルAxe
時間4:27
原文言語EU
閲覧数2.5K
Aa表示設定
文字サイズ 18

原文歌詞

EU
翻訳はまだありません。原文を表示しています。
Bizkaiko aberatsak dira diruzale, txerri-erosle eta txorizo-saltzaile. Dendaz bete dituzte Bilbon zazpi kale, inoiz ez dute eman pausorik debalde, burrukatzen baitute diruaren alde. Arratiko gizona Bilbora doa maiz Lemoako tranbian eta beti garaiz bere artean dio umore txit alaiz traje berri batekin gaur bestituko naiz lehengo arlotea jantziko da galaiz. Hura ikusi eta dendari guztiak zaharrak geldi eta korrikan gaztiak saldu nahi dizkiote makailu bustiak gauerdiko izarrak eta eguzkiak inor engainatzeko nolako trastiak. Somera, Artekale, gero Tenderia, han ikusi genuen mila komeria. Tenderoaren grinak nork erremedia! Gizonaren gainean han erori dira, hanka kendu diote, ai, zer aberia! Kojuaren moduan joan da ihesi hanka bakar batekin baliteke bizi. Mundu honetan ez da batere justizi zazpi kaleetan nahi traje bat erosi eta oinetakoa bertan behar itzi. Euskal baserritarrak dadukan pobrezia, baino haundiagoa askoren grandeza. Madrildik etorri den Korte Ingelesa, bertan sartuko balitz euskaldun baldresa, dirua gastatzeko manera erreza. Ez zaitez bertan sartu, euskaldun maitia, zabalik badaukazu bertako atia, galduko duzu eta bigarren hankia bai eta, bide batez, zure hankartea. Euskaldun batentzako zer errematia!

Oskorri の他の曲

Oskorri →

関連歌詞